26. Loramendi literatura lehiaketak 26 sari banatu ditu

Mirari Altube Arrese 2015ko eka. 11a, 13:10

Aretxabaletako Loramendi elkarteak literatura lehiaketako sariak banatu ditu. Lehiaketaren 26. edizioa izan da eta 431 lan jaso dituzte aurten; horien artean arrakastatsuenak izan dira ipuinak eta bertsoak. Antolatzaileak pozik azaldu dira 26 urteren ostean oraindik "bikain" erantzuten dutelako herriko gaztetxoek.

"Lan benetan politak jaso ditugu. Epaimahaiko kideek ederto pasatu dute irakurtzerakoan", jakinarazi du Irati Urkiak, Loramendiko dinamizatzaileak.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko ikasleek aurkeztu dituzte lanak, guztira 431: "Gaztetxoen lanak askoz gehiago izan dira; horregatik ipuinak eta bertsoak izan dira nagusi", dio Urkiak. Hala, 8 eta 12 urte artekoek egin dituzte 186 ipuin, 93 bertso, 42 deskribapen eta 33 iritzi artikulu.

DBHko ikasleen lanak, ostera, askoz gutxiago izan dira, eta ez dituzte sari guztiak eman. Sentimenduzko gutunak izan dira gehienak, 45 hain zuzen, eta haren atzetik geratu dira argazkizkiak (24 lan) eta bertsoak (6 lan). Komikietan, ostera, ez dute saririk banatu.

Gai asko landu dituzte lan horietan guztietan ikasleek, baina euskararekiko kezka hainbatetan agertu da.

Sarituak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila

Ipuinak

  1. 1. Maddi de Cesero
  2. 2. Elaia Larrañaga
  3. 3. Beñat Beitia

Bertsoak

  1. 1. Olatz Maidagan
  2. 2. Danel Etxaniz
  3. 3. Eider Urkia

Deskribapenak

  1. 1. Irati Oskotz
  2. 2. Ariane Perez
  3. 3. Beñat Baladron

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila

Ipuinak

  1. 1. Monika Beltran de Heredia
  2. 2. Nahia Mateos
  3. 3. Eider Aranegi

Bertsoak

  1. 1. Malen Basabe
  2. 2. Julen Pagaldai
  3. 3. Anne Gomez

Iritzi artikuluak

  1. 1. Oihane Leibar
  2. 2. Maren Seiler
  3. 3. Eki Balantzategi

 

DBHko 1. eta 2. maila

Sentimenduzko gutunak

  1. 2. Sara Zurutuza

Bertsoak

  1. 1. Oihana Arana
  2. 2. Haizea Arana

Argazkizkiak

  1. 1. Oihan Uroz
  2. 2. Ainara Gomez

 

DBHko 3. eta 4. maila

Sentimenduzko gutunak

  1. 2. Garazi Muruamendiaraz

Argazkizkiak

  1. 1. Jokin Uribetxebarria
  2. 2. Gaizka Perez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak