Ikastaroak izango dituzte nagusiek gaitasunak eta ilusioa suspertzeko

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 24a, 08:00
Nagusiak karta-jokoan.

Hirugarren adineko autonomoekin lan egin gura du Udalak, etxean bizi diren eta fisikoki zein psikologikoki arazo larririk ez duten horiekin. Ikastaroak eskainiko dizkiete martitzen eta eguen goizetan Arkupen ilusioa "piztu" eta gaitasunak "lantzeko" asmoarekin.

"Hirugarren adinekoei bultzada bat ematea da asmoa, prebentzioa eta dituzten gaitasunak lantzea horiekin, nor bere burua zaintzen ikasi, eta era berean, motibazioa eta ilusioa suspertu", jakinarazi du Mirari Aiastuik, Udaleko gizarte langileak. Horretarako ikastaroak egingo dituzte adituek gidatuta, Donostiako Lahar elkarteko adituek hain zuzen. Interesa dutenek aurrez eman behar dute izena Gizarte Zerbitzuetara jota.

Ariketak eta jolasak

Martitzen eta eguenetan elkartuko dira adineko horiek Arkupen, 10:00etatik 12:00etara bitartean. "Lagunartean eta modu atseginean aisialdirako gune bat eskaini gura diegu", dio Aiastuik.

Bi orduko tarte horretan honakoak egingo dituzte: oroimena suspertzeko ariketak; eguneko prentsa irakurri eta albisteak komentatu; jolasak eta aisialdiko jarduerak; eta gorputzaren eta emozioen zaintzarako ekintzak, beste batzuen artean eskulanak eta erlaxazio ariketak. "Elkartuko direnen gustuei eta gaitasunei egokitutako ekintzak izango dira", azaldu du gizarte laguntzaileak, eta bakarka egingo dituzte batzuk eta taldean beste batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak