Aretxabaletako Udal Gobernuko kideak pozik daude hiri hondakinen bilketa sistema berriak eman dituen datuekin. Atez atekoa ezarri zenetik, %328raino igo da organikoaren bilketa Aretxabaletan.
Uztailaren 14an hasi ziren hondakinak atez ate batzen Aretxabaletan. Abuztua tartean izan dela kontuan hartuta, iraileko datuak izan dituzte kontuan alderaketa egiteko.
Gainerako hondakinen datuak ere gora
Organikoaz gain, beste hondakin guztien datuak ere hobera egin dute:
5. edukiontzia |
Atez ate 2014ko iraila |
% Portzentajea |
|
Organikoa | 14.470 kilo | 61.910 kilo | % 328 |
Papera/kartoia | 15.686 kilo | 28.527,17 kilo | % 82 |
Ontzi arinak | 8.611 kilo | 14.340,00 kilo | % 67 |
Beira | 11.319 kilo | 16.119 kilo | % 42 |
Olioa | 466 litro | 539 litro | % 16 |
Arropak | 1.744 kilo | 2.478,45 kilo | % 42 |
Errefusa | 126.426 kilo | 29.780 kilo | - %76 |
Edukiontzi marroiarekin 21.909,53 kilo
Orain arte bosgarren edukiontziaren aukera egon da Aretxabaletan. Hilabetez hilabete, gero eta organiko gehiago jaso izan dute edukiontzi marroian; hala, aurtengo maiatza izan da gehien jaso den hilabetea: 21.909,53 kilo organiko. 2014ko datu zehatzak eskutan, zera esan daiteke. 2014ko irailean 61.910 kilo organiko jaso zirela, eta 29.780 kilo errefus.
Datuez gain, Udal Gobernuko kideek azaldu dute ez dela intzidentzia larririk egon atez atekoarekin. Hala ere, zenbait gauza gogora ekartzea gura izan dute. Egunero ateratzen diren pixoialen poltsa itxi egin behar dela, adibidez.
Informazio bulegoa
Herritarrei zuzendutako informazio bulegoak zabalik jarraituko du. Ordutegia da: astelehen, eguazten eta egubakoitzetan 10:00etatik 14:00etara, eta baita eguazten arratsaldetan 15:00etatik 19:00etara ere.
Bilketa ordutegia
Gaineratu dute Arrasaten sistema berria martxan jartzen denean Aretxabaletako ordutegia aldatu egingo dutela. Herritarren zerbitzu guztiak gauez egingo dira, baina hori urtarrila aldean izango da.