"5. Alde Plataformakook jakinarazten dizuegu, gaur egun, Udalak ez digula ezer esan zaborra jasotzeko sistema erabakitzeko kontsultaren aldeko sinadurak uztailean aurkeztu eta gero", diote plataforma horretako ordezkariek. Inolako erantzunik ez dutela eta zera gaineratu dute: "Ez dakigu aretxabaletarrok eskatutakoa Udalak nola kudeatu behar duen. Azken plenoa irailaren 29an egin zen eta kontsultaren gaia ez zen bertara eraman".
Era beran, udaletxera behin eta berriz joko dutela gaineratu dute, "herritarron eskakizuna entzun dadin". Eta sinatu zutenei zera jakinarazi diete: "Jo eta ke jarraituko dugu aretxabaletarron hitza udaletxekoek kontutan izan dezaten".