Ludotekako jarduna ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte gaurtik egubakoitzera

Mirari Altube Arrese 2014ko ira. 29a, 13:03
Neska-mutikoak ludotekan.

Ludotekako ateak parez pare zabalduko dituzte gaurtik egubakoitzera bitartean herriko neska-mutiko guztiendako, 17:30etik 19:00etara. Helburua da Gernika plazan dagoen ludoteka ezagutzera ematea, baita bertan egiten diren jolasak eta ekintzak ere.

Gaur, astelehena, eta bihar Haur Hezkuntzako lehenengo mailakoendako zabalduko dituzte ateak. Horiek heldu batek lagun eginda egon beharko dute ludotekan. Eguaztenean, urriaren 1ean, ostera, plazara joango dira neska-mutikoak eta begiraleak jolasean jarduteko. Eta eguen eta egubakoitzean berriro Algara ludoteka izango dute jolasleku.

"Euskarazko zerbitzu ludiko batetik abiatuta haurren eskubideei eta beharrei erantzungo dien aisialdi egitasmoa gauzatzea da helburu nagusia", diote ludotekako arduradunek. Eta helburu horiek "jolasa baliabide nagusitzat" hartuta landuko dituzte 3 eta 12 urte arteko herriko neska-mutikoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak