Landaketa Bolondres Taldeak egin du deialdia zapaturako, otsailak 16. Autobideko maldetan landatuko dituzte zuhaitzak, Txarapea eta kiroldegiaren artean dagoen maldan eta Markole auzoan; 09:30ean irtengo dira futbol zelai sarrerako aparkalekutik. Egun horretako lana hobeto kudeatu ahal izateko, aurrez izena emateko eskatu dute, 'landaketataldie@gmail.com' helbidera mezu bat bidalita. Landaketa taldea Loramendi elkartearekin ere jarri da harremanetan, elkarteko bazkide eta kolaboratzaileei landaketarako gonbidapena luzatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.