Udalerriko mapa banatuko du Udalak

Mirari Altube Arrese 2005ko uzt. 14a, 14:24
Udalerri osoko toponimia izenak jasotzen dituen lehenengo mapa egin du Udalak. Udalerri osoa jasotzen duen lehen mapa egin du Udalak. Baserriak, basoak, zelaiak, errekak… guztiak agertzen dira mapan. Toponimiari dagokion azterketa sakona egin dute, gainera. 3.000 ale banatuko dituzte etxez etxe.

Ikermap enpresak egin du mapa, eta Udaleko Hirigintza eta Euskara Sailek elkarlanean jardun dute berarekin.

Mapa 1/10.000 eskalan eginda dago, eta Aretxabaletako udalerri osoa jasotzen du. Herria bera ere agertzen da erdialdean. Toponimia azterketa sakona egin du Ikermap enpresak. Lehenengo artxiboetako dokumentuak begiratu zituzten, eta 5.000 erreferentzia inguru aurkitu. Gero ahozko erabilera aztertu zuten eta 606 toponimo jaso. Azkenik idazteko forma normalduak proposatu zizkioten Euskaltzaindiari.

Lanak zuzendu dituen Imanol Goikoetxearen esanetan toponimoak galtzen doaz eta oso garrantzitsua da kale edo etxe berriak egiterakoan herrian lehengo izen eta berbak erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak