Arlutz Xake Taldea denboraldi polita egiten dabil

Mirari Altube Arrese 2005ko ots. 28a, 12:01
Iruñako Orvina taldearen aurka jokatu zuen zapatuan, eta bina berdindu zuten partida. Hala, 15 puntu ditu Arlutzek, eta bosgarrena da sailkapenean.

Euskal Ligako Ohorezko mailan jokatzen du Arlutz Xake Taldeak. Fran eta Andoni Miguel anaiek, Aitor Alcaidek eta Esteban Romerok osatzen dute taldea. Iaz larri ibili ziren, eta azken unera arte ezin izan zuten jakin mailari eutsiko ote zioten. Aurten, baina, askoz hobeto dabiltza, eta partida bakarra galdu dute Gasteizko Ruta de Europaren aurka. Horrela bada, bosgarrenak dira sailkapenean 15 punturekin.

Denboraldia bukatzeko partida bi geratzen zaizkie. Zapatuan, martxoak 5, Errenteriako Fomento Beraun taldea izango dute aurrez aurre, eta martxoaren 12an, Gros taldea, liderra hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak