Zortzi milioi eurotik gorako aurrekontua onartu zuen udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2005ko urt. 31a, 14:00
Aho batez onartu zuen udalbatzak egubakoitzean aurtengo udal aurrekontua. Zortzi milioi eurotik gorakoa da, iaz baino %19 gehiago, eta kultura ekipamendurako gorde du diru partidarik handiena, 700 mila euro hain zuzen.

Udalaren 2005eko aurrekontu osoa 8.215.121 eurokoa da. Iazkoarekin alderatuta %19ko igoera izan du, eta inbertsioei dagokionez %41eko igoera. Inbertsiorik garrantzitsuena kultura ekipamendurako izango da. Hona onartu zituzte diru kontuak:

Udala, 7.864.390 euro

Urats-Gain zaharren egoitza, 644.292 euro

Aretxabaletako Bihargintza SA, 108.521 euro

UDAL AURREKONTU OSOA 8. 215.121 euro

Aurrekontua batzordeka

Auzoak, 313.716 euro

Zerbitzuak, 1.342.469 euro

Lehendakaritza, 1.957.563 euro

Ekonomi garapena, 54.402 euro

Kultura, 223.325 euro

Kirolak, 269.487 euro

Gazteria, 27.711 euro

Hirigintza, 2.128.106 euro

Hezkuntza, 80.800 euro

Ongizatea, 692.431 euro

Ogasuna, 246.413 euro

Hizkuntza normalkuntza, 247.052 euro

Idazkaritza, 181.880 euro

Kontsumoa, 8.150 euro

Udaltzaingoa, 31.770 euro

Ingurugiroa, 59.115 euro

Inbertsio aipagarrienak

Kultura ekipamendua, 700.000 euro

Otalora kaleko saneamendu lanak, 610.000 euro

Pausokako eraikina erostea, 300.000 euro

Arkarazoko errepidea konpontzea, 270.000 euro

Iralabarri kaleko lokalak egokitzea, 268.621 euro

Proiektuak, 150.000 euro

Beste partida batzuk

Hirugarren munduari dirulaguntza, 39.700 euro,

Jaiak, 107.000 euro

Udal Euskaltegiari aportazioa, 67.055 euro

Urkuluko ura erostea Ur-Kontsortzioari, 275.000 euro

Lorategi eta parkeak, 126.500 euro

Zabor bilketa eta garraioa, 232.814 euro

Etxez etxeko zerbitzuaren prestakuntza, 290.000 euro

Kirol etxeko zerbitzu eskaintza, 118.000 euro

Kale garbiketa 150.000 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak