Apirilean hasiko dira kultura etxe berria egiten

Aretxagazeta 2005ko urt. 11a, 18:43
Kultura etxe berriko proiektua aurreratuta dago, eta datorren astean Alberto Sanz arkitektoak behin betiko proiektua aurkeztuko du Udalean. Proiektua bukatuta, epe bat izango da azken orduko aldaketak egiteko, eta hil bukaeran egingo den osoko bilkuran onartzeko asmoa dute. Egungo kultura etxea bota egingo da, eta berria eraikiko dute herriko plazan. Berriak gainera, solairu bat gehiago izango du. Hiru milioi eta erdi euro gastatuko ditu Udalak.

Behin onartuta, lanak adjudikatu eta apirilean hasi nahi dute eraikin berria egiten. Egun herriko plazan dagoen kultura etxea bota egingo da, eta berria eraikiko dute. Berriak gainera, solairu bat gehiago izango du. Kultura etxe berrian joango dira musika eskola, liburutegia, ekintzetarako areto bat, gaztelekua eta gaur egun kultura etxean dauden gainontzeko gelak, hau da, bulegoak, pintura gela, eta bilera gela besteak beste. Aurten lanak hasi, eta 2006ko amaieran lanak bukatuta egongo direla uste dute Udaleko arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak