Joan den zapatuan hainbat lagun elkartu ziren Alberto Etxebarriari omenaldia egiteko. Goizean, Kurtzebarrian ekitaldi nagusiak egin zituzten. Arratsaldean, bazkaria eta kalejira egin ziren, guztiak ere Albertoren omenez.
Kurtzebarrin, lagunek aurreskua dantzatu eta horren ondoren, Albertoren errautsak zabaldu zituzten. Madrileko lagunek, berriz, Bidaiari bati idatzita zuen plaka agerrarazi zuten. Bazkarian, berriz, 100 bat lagun elkartu ziren, eta arratsaldean, argazkiak eta kalejira izan ziren. Argazki taldekoek, Albertoren argazkien egindako muntaia eskaini zuten, eta Arrasate Musikaleko bandak kalejira eskaini zuen.