Iralabarri kalea izan daiteke

Aretxagazeta 2004ko aza. 9a, 10:24
Beroako orubean egiten ari diren etxebizitzen kaleari, Iralabarri kalea izena jarriko diote, seguruen. Atzo, astelehena, egin zen osoko bilkuran, 36ko gerra aurretik gune horri hala deitzen zitzaiola jakinarazi, eta Udalaren artxiboan izen hori agertzen bada behintzat, Iralabarri izena jarriko diotela erabaki zuten zinegotziek. Gerra ostean, Ensanche, eta gero Araba Etorbidea izena jarri zioten gune horri.

Beraz Kalegoixen, Euskal Herria, Zuberoa eta Iparraldea izenak alde batera geratuko dira. Artxiboko arduradunak gaur ikertuko du ea artxiboetan agertzen ote den Iralabarri izena. Hala bada, Iralabarri kalea edo plaza izena jarriko diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak