Ez diote Beroa kalea izena jarriko

Aretxagazeta 2004ko aza. 5a, 13:02
Beroa lantegia zegoen tokian egiten ari diren etxebizitzen kaleari, ez diote Beroa kalea izena jarriko. Astelehenean, hilaren 8an, osoko bilkura egingo da, eta izen hauen artean bat aukeratuko dute zinegotziek: Kalegoixen plaza, Iparralde plaza, Euskal Herriko plaza eta Zuberoa plaza. Arizabala plaza izena ere proposamenen artean zegoen, baina kanpo geratu da.

Beroa kalea izena jarriko ziotela uste zuten herritar batzuk, Ilargi plazaren adibidea oinarri hartuta. Baina ez, ez da hala izango.

Beste izen bat jarriko zaie Beroaren orubean egiten ari diren etxebizitzen kaleari. Astelehenean jakingo dugu zein erabakitzen duten zinegotziek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak