Hamargarren azoka ekologikoa izango da zapatukoa

Maria Agirre 2004ko ira. 22a, 13:46
San Migel jaiak gertu ditugu. Zapatuan azoka eta azoka ekologikoa izango dira, azken hori hamargarren aldiz egingo da. Eta Tril taldekoek ere hamargarren aldia izango dute taloak egiten.

Tril taldeko kideek Durana kalean jarriko dute txosna, eta kale horretan izango da azoka ekologikoa ere. Herriko Plazan, berriz, artisauak izango dira. Ekintzei dagokienez, zapatua izango da egunik borobilena. Tapia eta Leturiak Arlutz atzealdean eskainiko duten erromeria ere azpimarratzeko modukoa da.

Domekan, berriz, goiz eta arratsaldean kirola eta iluntzean kontzertua izango dira. Aretxabaletako betiko kantuak izenburupean, kontzertua izango da Iturrigorri frontoian abesbatzaren eta musika eskolaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak