Bruesak bulegoa ireki du herrian

Amagoia Lasagabaster 2004ko ira. 3a, 15:29
Bruesa enpresa sustatzaileak bulegoa ireki du Aretxabaletan.

Aretxabaletako Aralar kalean jarri du Bruesak Eguzkieneako etxebizitzak promozionatzeko bulegoa. Bertan, Deba errekaren beste aldean egingo dituzten 428 etxebizitzaren gaineko informazio banaketa eta salmenta egingo dute.

Oraingoz, horietatik, 185 etxebizitzen gaineko eskariak dabiltza jasotzen bakarrik. Aretxabaletako udalarekin egindako hitzarmenaren ondorioz finkatutako preziodunak, hain justu. Uztailean sinatu zuten enpresa sustatzaileak eta udalak aipatutako hitzarmena.

Etxe horiek saltzeko akordioan, honako hiru baldintza jarri zituen Udalak, besteak beste: Eskatzailea Aretxabaletan erroldatua izatea, 2003ko errenta aitorpenean gutxienez 9.000 euro baino gehiagoko eta gehienez 48.000 euroko diru sarrerak izatea eta azkenik, beste etxebizitzarik ez izatea. Hori frogatzeko agiriak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko ditu eskaera egiten duenak Bruesako bulegoan. Martitzen eta eguenetan izango duzue horretako aukera. Bulegoa egun bi horietan izaten da bakarrik zabalik.

Eskaera guztiak jaso eta gero, udalak zozketa publikoa egingo du. Oraindik, baina, ez dute horretarako datarik jarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak