Abian da Aretxabaletako Gazte Ekimena

Amagoia Lasagabaster 2004ko mai. 11a, 17:44
Aretxabaletako gazte talde batek egitasmo berria jarri du martxan: Aretxabaletako Gazte Ekimena (AGE). Atzo arratsaldean, maiatzak 10, ekimen horren gaineko informazioa emateko prentsaurrekoa egin zuten, Aretxabaletako udaletxe zaharrean.

Herrian gazteendako dagoen hutsuneari erantzuna emateko helburuarekin sortu dute Aretxabaletako Gazte Ekimena.
Prentsaurrekoan herriko koadrila desberdinetako 40 bat lagun elkartu ziren. Horiek AGEk bilera bitartez funtzionatuko duela jakinarazi zuten. Hilean behin elkartzen dira, eta bertan, edonork eman dezake bere iritzia. Ez dago hierarkiarik, beraz, erabakietan guztien botoa hartuko da kontuan.

Printzipioz ekimenak bere egin duen arduretako bat, jaien antolakuntzari dagokiona izan da. Gustuko jaiak izateko asmoz, konpromiso berezia hartu dute. Hala, jai batzordean parte hartze aktiboa izango dutela jakinarazi zuten.

AGEkoak hilabete bakoitzeko azken egubakoitzean elkartzen dira, 20:00etan, udaletxe zaharrean. Bileretara herriko gazte guztiak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak