Ohiko osoko bilkura egingo dute maiatzaren 10ean

Mirari Altube Arrese 2004ko mai. 6a, 13:52
Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak astelehenean, maiatzak 10. Hirigintzako hainbat gai izango dituzte eskuartean, baina animalien gaineko ordenantza ere onartu gura dute.

Bi hilabetean behin bigarren astelehenean hain zuzen egiten du Aretxabaletako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Maiatzaren 10ean egingo dute, 18:30ean. Hona gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurako aktaren onarpena.
  • Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal ordenantza.
  • 4b alderdiko (Tubos lantegi ostean etxebizitza sozialak egiteko proiektua) hiriztatze proiektuaren behin betiko onarpena.
  • Hiri Antolaketako 2b sektoreko eta 16 eta 20d alderdietako (erreka osteko zonaldea) arauen elementuen aldaketa. Behin behineko onarpena.
  • 1A sektoreko (Errotetxe baserri osteko lurrak) Alorreko Planaren Testu Bategina.
  • Debagoineko Mankomunitatearen Lurralde Antolamenduaren Zerbitzua.
  • Ordenantza fiskalen aldaketa.
  • Galdera-eskariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak