Hiru ikastaro antolatu zituen Aretxabaletako Institutuak 2003ko irailean. Orduan ikasten hasi zirenek dagoeneko bukatu dituzte ikasketak, eta diplomak eman zizkieten apirilaren 30ean. Juan Karlos Bengoa Eskoriatzako alkatea, Arritxu Oliden Aretxabaletako alkatea, eta Itziar Etxebarria Lan Saileko teknikaria egon ziren Institutuko zuzendaria den Pablo Txintxurretarekin batera.
Erreminten Mekanizazioa eta Fabrikazioa 913 orduko ikastaroa izan da, eta12 ikaslek bukatu dute; Geriatria Laguntzailea ikastaroa 568 ordukoa izan da eta 9 ikaslek egin dute; eta Galdaketa eta Erreminten teknikaria 812 orduko ikastaroa izan da eta 9k bukatu dute.
Ikasleen parte hartzea eta enpresek jarritako interesa ikusita aurrerantzean ere antolatuko dituztela ikastaroak esan zuen Pablo Txintxurreta zuzendariak. Inguruko lantegi eta enpresek, gainera, ikastaroak egindako ikasleak lanerako hartzeko konpromisoa hartu dute.