Otala Zelaiko krosa maiatzaren 16an egingo dute

Mirari Altube Arrese 2004ko api. 28a, 19:04

Maiatzaren 16an egingo dute aurten Otala Zelaiko herri krosa. Herritarren parte-hartzea bultzatu gura du Udaleko Kirol Zerbitzuak, eta horretarako, Otala Zelaiko jaiarekin batera egitea erabaki du. Hortaz, Otala Zelain bertan hasi eta bukatuko da lasterketa.

Aurten 26. krosa egingo dute. Dagoeneko ibilbide luzea egin du herri lasterketa horrek, eta orain arte maiatzeko lehen domekan egin izan dute. Aurten, ostera, atzeratzea erabaki dute, eta Otala Zelai egunarekin batera egitea. Ea horrela herritar gehiagok hartzen duen parte.

Otala Zelain hasi eta bukatu

Otala Zelain bertan emango diote hasiera lasterketari eta helmuga ere han izango du. Horrek zerbait luzatuko du ibilbidea, bi kilometro inguru.

Lehenengo, benjaminek, alebinek, infantilek eta kadeteek hartuko dute parte. Bakoitzaren adinera egokitutako ibilbidea izango dute horiek, 600 metrotan hasi eta 2.000 metrora bitartean. 11:00etan, ostera, gainerakoek emango diote hasiera, juniorrek, seniorrek eta beteranoek, gizonezko zein emakume. Urkuluko urtegiari bi itzuli emango dizkioten bakarrak gizonezko seniorrak izango dira, guztira 15.110 metro egingo dituzte.

Izena egunean bertan eman beharko dute parte-hartzaileek, lasterketa hasi baino ordu eta erdi lehenago 5 euro ordainduta. Zenbakiak ondoren, 09:30etik 10:30ak bitartean banatuko dizkiete antolatzaileek. Kategoria bakoitzeko lehen aretxabaletarrak 25 euroko saria jasoko du, eta parte-hartzaile guztiek jasoko dute lasterketako kamiseta. Sariak ere zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak