Hitzaldia antolatu du Urkulu Zain Dezagun herri ekimenak

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 23a, 17:58
Hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 28rako. Lurralde Zatiko Planaren berri eman, eta Urkulu ingururako zehaztu duten habitat alternatiboa izango dute hizpide. Eguaztenean izango da, 19:00etan, udaletxeko ganbaran.

Debagoienerako aurreikusitako Lurralde Zatiko Planak kezka handia sortu du herritarrengan. Planak dioena jakiteko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko, hitzaldia antolatu du Urkulu Zain Dezagun ekimenak.

Habitat Alternatiboaren aurka

Orain urtebete aurkeztu zuten Lurralde Zatiko Plana udaletan. Datozen urteotan gure ibarrean gertatuko diren aldaketa guztiak jaso dituzte plan horretan, eta aurreikusitako aldaketa batzuek kezka sortu zuten ibarreko udaletan. Hori horrela, alegazioak aurkeztu zituzten ibarreko udalek bere garaian, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.

Planean Urkuluko habitat alternatiboa delako proiektua jaso dute. Bedoña auzoan hasi eta Eskoriatzako Eraña auzora artean 1.000 etxebizitza egitea jasotzen da, baita ur parkea ere. Horrek kezka handia sortu du herritarrengan, eta hainbat ekimen egin dituzte azken hilabeteotan horren aurka: batetik, mozioak onartu dituzte Aretxabaletako eta Eskoriatzako udaletan; eta, bestetik, protesta ibilaldia egin zuten abenduan. Informazio falta handia dagoela ikusita, Urkulu Zain Dezagun herri ekimenak hitzaldia egingo du eguaztenean, urtarrilak 28, 19:00etan, udaletxeko ganbaran. Ekologistak Martxan taldeko Jabier Abaldek emango ditu azalpenak beste batzuekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak