Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko arduradunak eta txirrindulariak izan dira herrian

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 21a, 13:23
Muru-Alde elkarteak gonbidatuta Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko arduradunak Migel Madariaga eta Julian Gorospe, eta lau txirrindulari Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Joseba Zubeldia eta Dioni Galparsoro izan ziren atzo ilunkaran Aretxabaletan.

Muru-Alde elkartea 50. urteurrena ospatzen dabil azken egunotan. Hori dela eta, Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko kideak gonbidatu zituzten atzo, hilak 20, elkartera. Migel Madariaga eta Julian Gorospe Euskaltel-Euskadi taldeko arduradunekin batera Iban Mayo, Haimar Zubeldia, honen anaia Joseba, eta Dioni Galparsoro txirrindulariak etorri ziren. Horiez gain taldeko beste arduradun batzuk ere egon ziren, tartean, Athleticeko jokalari izandako Genar Andrinua.

40ren bat lagun batu ziren elkartean, eta oso giro polita sortu zuten. Gorka Etxabe kazetariak aurkezle lanak egin zituen, eta batutakoek hainbat galdera egin zizkioten bai arduradunei, bai txirrindulariei. Hitzaldi-mahaingurua bukatu zutenerako elkarteko kide den Aramaixok afari goxoa zeukan prestatuta guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak