Ohiko osoko bilkura egin zuten astelehenean

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 13a, 13:37
Bederatzi gai izan zituzten astelehenean egindako ohiko osoko bilkuran. Garrantzitsuenak hirigintzarekin zerikusia dutenak izan ziren, eta mozio bi ere aurkeztu zituen Aralar alderdiak.

Ez zen udalbatza osoa batu astelehenean. PSE-EEko Mari Carmen Atxutegi, Aralarreko Xabier Sarasua eta EAJko Galo Sanchez eta Jesus Mari Herrasti ez ziren egon. Hirigintzako hiru gai izan zituzten aztergai batutakoek. Batetik Errotetxe baserri ostean egin behar duten Industrialdearen hasierako onarpena egin zuten: zelakoa izango den Industrialdea, zer gertatuko den pasealekuarekin… azaldu zituzten. Horrekin lotuta udalak Errotetxe inguruan dituen bi lur sail Bihargintza S.A.ri ematea adostu zuten.

Bestetik, errekaren beste aldean egingo diren hasierako onarpena egin zuten; horrela alegazioak aurkezteko epea zabaldu dute. Jasotako iradokizunei erantzuna emango dietela aipatu zuten.

Bukatzeko, mozio bi aurkeztu zituen Aralar alderdiak: lehenengoak gay eta lesbianek umeak adoptatzeko duten eskubidea aipatzen zuen eta bigarrenak Andoaingo Kultur Parkean izandako atxiloketak gaitzetsi. PPko Silvia Camporro zinegotzia izan ezik gainerakoak alde agertu ziren, eta onartu egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak