Bergara bisitatu dute Aramaioko Alaia Erretiratuen Elkarteko kideek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 3a, 09:44

Aramaioko Alaiak Erretiratuen Elkarteko kideak bisita gidatuan. (Argazkia: A.E.E.).

Apirilaren 25ean Aramaioko 33 jubilatuk irteera egin zuten Bergarara. Hango Alde Zaharra ezagutu zuten bisita gidatuarekin. Ibilbidean zehar Udaletxea, Seminarixoa, Monzonen Etxea eta Auzitegia ikusi zituzten, besteak beste eta ondoren, Batzokian bazkaldu zuten. "Egun ederra pasatuta", Aramaiora itzuli ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak