Palestinaren aldeko mozioa onartu du udalbatzak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 27a, 10:25
Aramaioko udalbatza, joan den asteko ezohiko osoko bilkuran. (Argazkia: I.A.A.).

Sei erabaki ditu mozioak eta puntuz puntu bozkatu zituzten joan den asteko ezohiko osoko bilkuran, alderdi jeltzaleak hala eskatuta.

Joan den astean, ezohiko osoko bilkura egin zuen Aramaioko udalbatzak, eta puntuetako bat zen Palestinaren aldeko mozioa onartzea. Sei puntu zituen mozioak eta puntuz puntu bozkatu zuten, EAJk hala eskatuta.

EH Bilduk sei erabakien alde bozkatu zuen. EAJk onartu zituen Palestinan berehalako su-etena eskatzea, Espainiako Gobernuari Gazako zerrendan laguntza humanitarioa sartzeko eskatu eta ematea ziurtatzea –betiere, langile humanitarioen babesa bermatuz– eta biztanleria zibilaren aurkako eraso guztiak salatzea, "NBEk gizateriaren aurkako krimenak amaitzeko eta zigortzeko behar dituen mekanismoak aktibatuz".

Israelgo Gobernuarekin harreman instituzionalak etetea eskatzen zuen erabakiaren kontra bozkatu zuen EAJk; baita "Eusko Jaurlaritzari eskatzea, Espainiako Gobernuari exiji diezaiotela [...] Israelekin lankidetza militarreko eta segurtasuneko programa guztiak bertan behera utz ditzala" erabakiaren aurka ere. Beste bi puntuetan, puntualizazioak egin zituen EAJk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak