Kruzeta inguruak zuritu ditu elurrak

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 26a, 08:41

Elur kota 800 metrotik behera iritsiko zela iragarri zuen atzo Euskalmet agentziak, eta halaxe, Kurtzeta inguruak zurituta agertu dira goizaldean. Hala ere, errepidea zabalik dago eta ez du arazorik eragin oraingoz.

Kurtzetaz gain beste hainbat tontor zuritu ditu Debagoienean. Aretxabaletan, esaterako, Kurtzebarri mendiaren ia barreneraino iritsi da elurra.

Eguerdirako atertzera

Eguerdi ingururako atertzera egingo duela esan du meteorologia agentziak, eta egunaren bigarren partean zaparradak urriagoak izango direla; hala ere, trumoitsuak izan daitezke horiek eta txingorra egin dezake. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira mendebaldeko haizearen eraginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak