Emaitza "onak" lortu ditu Kurtzeta Gain plater tiroketa elkarteak Euskadiko Kopan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 18a, 16:43
Oskar Arrizabalaga, hirugarren postuan, podiumean atzo. (KGE).

Mini foso modalitateko Euskadiko Kopa jokatu zuten atzo Gallartan eta han izan ziren Aramaioko Kurtzeta Gain plater tiroketa elkarteko sei kide. Juan Luis Nafarratek Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu du.

Koldo Jauregik, Iker Jauregik, Enrike Ullibarriaranak, Juan Luis Nafarratek, Oskar Arrizabalagak eta Aitor Abarrategik hartu zuten parte atzoko saioan. Beterano mailan Nafarrate sailkatu zen hirugarren 25 plateretatik guztiak botata; Ullibarriarana izan zen laugarrena emaitza berearekin. Abarrategik 14. postua lortu zuen 25etik 22 plater apurtuta. Nafarratek Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu du.

Bigarren mailan, berriz, hirugarren postua erdietsi zuen Oskar Arrizabalagak 24 plater botata. Lehen aldiz igo zen podiumera aramaioarra. Hirugarren eta laugarren kategorian, Iker Jauregi seigarrena izan zen 23 plater botata, eta Koldo Jauregi, aldiz, hamargarrena 22rekin.

Klubetik adierazi dute, orokorrean, lortutako emaitzak "oso onak" izan direla. Gainera, pozik agertu dira Nafarratek Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu duelako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak