Bakarkako laugarren kontzertua egin du Iker Martinezek, Aramaion

Miren Arregi Amasorrain 2017ko ira. 10a, 19:30

Itzalen Mundua diskoa kaleratu zuen musikari oñatiarrak maiatzean eta harrezkero, gustura ari da zuzenean aurkezten. Gaur Aramaioko Eki tabernan egin du kontzertua. Haren laugarrena izan da.

Jabi Zola laguna izan du telonero lanetan, ia 40 urterekin musikan eta sorkuntzan barneratu den bakarlaria. Hurrengo kontzertua irailaren 22rako du hitzartua Martinezek. Oñatin izango da, gaztelekuan, Oñatiko udalak eta Kilometroak 2017k antolatuta. Ruper Ordorikaren telonero lanak egingo ditu egun horretan Martinezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak