Ura moztuko da Ibarran astelehenean

Eneko Azurmendi 2017ko irailaren 8a

Ibarran ur-ihesa dagoela eta, mozketak egingo ditu Udalak datorren astean, zehazki jakiteko non dagoen ihes hori eta errazago konpondu ahal izateko. Mozketak kalez-kale egingo dira ihesa aurkitu arte. Astelehenean Matxin kalen moztuko da, 10:00etatik 12:00ak arte.

Ihesa bertan aurkitzen bada, ez da beste mozketarik egingo eta ez bada aurkitzen, beste kale batzuetan egingo da –egunero kale batean, aurkitu arte–.

Ezin denez jakin non dagoen eta zein egunetan aurkituko den, Udalak egunez-egun jakinaraziko du hurrengo egunekoa eta kale bakoitzeko atarietan emango du jakitera –oharra kaleko atari guztietan jarriko da–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak