Bertso afariari dagokionez, Xabi Igoa herritarra esperientzia handia duten bi bertsolarirekin ariko da bertsotan: Sebastian Lizasorekin eta Iñaki Muruarekin, hain zuzen.
Andra Mari Ibabe Egunean, berriz, lehenik, ohikoa den moduan, 12:30ean meza izango da ermitan eta ondoren, ohiko batzar nagusia egingo dute. Bertan, lehendakaritza eta zuzendaritza batzordea berriztatuko dituzte, botazio bitartez. Amaitzeko, bazkaria egingo dute.