Gertaera horren aurrean, Udalak adierazi du erabat gaitzesten dituela horrelako jarrerak, eta "zorrotz" salatu ditu. Era berean, herritarrei jakinarazi nahi izan die badaudela leku eta egun zehatzak horrelako zaborrak botatzeko.
Herritarrei ohartarazi die ingurumena zaintzea eta gainontzeko herritarrekiko errespetua izatea garrantzitsua dela elkarbizitza osasuntsu eta ona izateko: "Beharrezkoa da guztiok kontzientzia izatea, ez dadin horrelakorik berriro gertatu".
Salatzaileei eskerrak
Azkenik, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie gertaera hori salatu eta horren berri eman duten herritarrei: "Guztion begiak eta kontzientzia beharrezkoak direlako komunitate ikuspegitik".