Gureiako lanak amaituta, balorazio positiboa

Xabi Gorostidi 2017ko abu. 8a, 14:40

Pasa den astean amaitu ziren Gureia auzoko atontze lanak. Excavaciones Arrasate enpresak egin ditu, eta Martin Arriolabengoak azaldu duenez auzokideak pozik geratu dira emaitzarekin.

Bi urteko ditu laguntza bitartez finantzatu da proiektua eta iazko udal aurrekontuko proiekturik garestiena izan zen. Aurretik ur-saneamendua konpondu ostean, oraingoan elektrizitate, kale argiteria eta telefono kanalizazioak lurperatu dituzte, eta horrez gain auzoko kale eta basoak ere txukundu dituzte. Arriolabengoa ere pozik azaldu da, gutxinaka bada ere, herriko auzoak gero eta txukunago daudela ikusita.

Guztira, BEZa barne, 417.877 eurotan esleitu zen proiektua 2016 abenduan egindako ezohiko osoko bilkuran. Gureia auzoko lanak Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren diru laguntzekin egin dira. Bi urterako laguntzak dira, eta bi alorretarako eskatu daitezke azpiegiturak eta ekipamendu edo zerbitzuak. Jada 200 eskaera jaso ditu Arabako Foru Aldundiak bertako toki erakundeetatik, eta Aramaiotik bi eskaera egin dira. Azpiegitura alorrean Barajuen auzorako lanak eskatu dituzte, eta hala azaldu Arriolabengoa zein hobekuntza egin nahi duten.

Aldiz, zerbitzu eta ekipamenduei dagokionez, herriak aspalditik duen amets bat egi bilakatzeko laguntza eskatu dutela azaldu du Arriolabengoak. Musika etxea egun eliza alboan dagoen eraikinean joango litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak