Hegazkin lehiaketa eta 'berbapasie' izan dira aurtengo berrikuntzak

Eneko Azurmendi 2017ko uzt. 17a, 09:00

Eguraldia lagun, giro ederrean igaro dituzte Santa Marina jaiak Arexola eta Arriola auzoetan. Mikel Ruiz de Azua auzotarraren esanetan, jaiak "ederto" joan dira eta ekintza guztiek erantzun ona izan dute. Berrikuntza modura, Arexolatik Arriola auzora egindako kalejiraren ostean, hegazkin lehiaketa eta berbapasie egin zituzten.

Egubakoitzean, bertsolari eta trikitilariek alaitu zituzten jaiak. "Giro ederra eduki genuen Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariekin, eta trikitilariek ere martxa ona jarri zuten goizaldera arte", dio Ruiz de Azuak.

Zapatuan, bizikleta lasterketaren ostean, mus eta briska txapelketak egin ziren. 26 bikote egon ziren lehian eta azkenean garaileak honakoak izan ziren: musean, Bittor Kortabarria eta Antonio Elejalde eta briskan, berriz, Arantxa Jauregi eta Margari Loiti.

Bi berrikuntzei dagokienez, "oso giro onean egin ziren eta jendea gustura" egon zen, Ruiz de Azuaren esanetan. Ondoren, "auzo guztia dantzan" jarri zituzten Laja II eta Narbaiza trikitilariek.

Azkenik, atzo, domeka, kantaldia eta umeentzako jolasak egon ziren, hauek ere giro paregabean. "Ederto pasatu dugu eta aurtengoz nahikoa egin dugu. Datorren urtera arte itxaron beharko dugu orain", bukatu du Ruiz de Azuak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak