10.000 euroko laguntza emango dio Udalak Oletako tabernari

Eneko Azurmendi 2017ko uzt. 13a, 14:48

Azkeneko 25 urteetan martxan zegoen Oletako taberna. Azken urteetan bikote batek eraman du negozioa, baina pasa den abenduan uztea erabaki zuten, arazo pertsonalak zirela eta. Orduan etorri zen sorpresa. Izan ere, tabernak ez zuen lizentziarik. 

"Ez dakigu nola, baina lizentziarik gabe zegoen, eta ez genekien ezer. Nork pentsatuko zuen lizentzia gabe aritu izan dela denbora honetan guztian?", azaldu du Txomin Goikoleak, Oletako auzo-alkateak.

Hori dela eta, hutsetik hasi  behar izan dute. "Gaur egungo exijentzia guztiak bete behar ditu tabernak berriro ireki ahal izateko eta berriztu egin behar izan dugu. Inbertsioa handia izan da eta eskerrak Udalaren laguntza jaso dugula", dio Goikoleak.

Dagoeneko berritze lanak amaitzen ari dira. "Lizitaziorako plegua prest dugu eta bi aste barru aterako dugu lehiaketara. Interesa duenak abuztu amaierara arte izango du aukera aurkezteko", adierazi du auzo-alkateak.

Goikolearen esanetan, taberna hau oso garrantzitsua da bai Oletako auzotarrentzat, baita inguratzen diren mendizale guztientzat ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak