Eguraldi txarrak eguna goitik behera baldintzatu arren, hainbat ume, gazte eta heldu elkartu ziren atzo Santi Kurtzeko ermitan. Hasteko, Patxi Uribarren apaizak meza eman zuen eta ondoren, beheko txabolan, trikitilariek lagunduta salda beroa edan eta txorizoa jan zuten. Eguna ondo amaitzeko, auzokoak Arriolako elkartera jaitsi ziren bazkaltzera. 30 bat lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan Antolatzaileak gustura azaldu dira: "Giro ederra eduki dugu euripean! Eskerrik asko bertaratutakoei eta hurrengo urte arte", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.