Kopa irabazteko asmoarekin joan zen Sumendi taldea Madrilera, eta asteburua ondo hasi zuten, finalaurrekoan ASME Bartzelona taldeari 7-3 irabazita.
Atzoko finalean Majadahonda talde madrildarra izan zuten aurkari gasteiztarrek. Talde indartsua da Majadahonda –Espainiako selekzioan jokatzen duten 10 jokalari– eta hori nabarmen geratu zen. Izan ere, Sumendiko neskek partidu gogorra eta ona egin bazuten ere, 6-1 galdu zuten. Hala, azpi-txapeldun izatearekin konformatu behar izan zuten Oyanguren ahizpek.