Ipuin lehiaketako sari banaketa arrakastatsua izan da Aramaion

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 13a, 11:00

Zirtaka konpainiaren 'Zu eta ni sudurluze bi' lana

Zirtaka taldearen Zu eta ni sudurluze bi izeneko antzerki arrakastatsua izan zen atzo Aramaion. Antzerkia bukatzean, Txirritola Euskara elkarteak antolatutako ipuin lehiaketako sari banaketa izan zen. Sorpresaz beteta izan zen, izan ere, espero ez zuten askok saria jaso baitzuten.

Zirtaka konpainia lehen aldiz izan zen Aramaion eta arrakasta itzela izan zuen. Umeekin interakzioa izan zuten, eta haurrak ere inplikatuta oso ondo pasatu zuten.

Ipuin lehiaketara 63 ipuin aurkeztu ziren. Haurren kategorian 61 eta helduen kategorian bi. Parte-hartzea ona izan den arren, datorren urteetara begira, helduen kategorian jende gehiagok parte hartzearen alde egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.


Sariak: 1. maila: Monkiren istorioa

2. maila: Basurde bizkorra

3. maila: Lehen saria: Udazkeneko abentura eta bigarren saria: Martin eta Xabierren abenturak

4. maila: Lehenengo saria: Basurdeak arriskuan eta bigarren saria: Gregorioren okerkeria

5. maila: Lehenengo saria: Jon maisua eta bigarren saria: Takolo Sevillan

6. maila: Lehenengo saria: Hitzik gabeko maitasuna eta bigarren saria: Baztertutako liburuak

Helduen maila: Lehenengo saria:  Ipuinen matxinada eta bigarren saria: Hizkiak odol nabarian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak