Edozein adineko jendearentzat "oso gomendagarria" dela adierazi dute. Izan ere, umorerako eta egonaldi on bat igarotzeko aukera paregabea dela diote, eta bide batez, herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituztela.
Buztinaren inguruko solasaldia
Atzo, martitzena, buztinaren erabilera terapeutikoak ezagutzeko aukera izan zuten haurrek eta erretiratuek, Sane Fisioterapiako Ane Remediosen eskutik. "Naturak ematen digun baliabide bat da buztina, eta ezagutaraztea izan da helburua", dio Remediosek.
Antolakuntzako kide Irati Mujikak balorazio positiboa egin du, oro har, asteak eman duenaren gainean. "Garagardo ikastaroan jendea oso gustura egon zen, garagardoa bera egiten, probatzen; domekan belar-meta egiten gogotsu aritu ziren, haur zein guraso, eta buztinaren saioan ere gustura egon ginen", azaldu du.