2017/05/06 - 2017/05/13 10:00

Lorabarri astea Aramaion

Aramaio

MAIATZAK 6 zapatua: GARAGARDO IKASTAROA

10:00-14:00 Sastiñan

Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu ETXEANDIA garagardotegiaren eskutik.

Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta.

Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763

Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da

 

MAIATZAK 7 domeka: BELAR META

10:00 PARKEAN

Guraso elkarteak antolaturik belar meta egingo da haurrekin.

 

MAIATZAK 9 martitzena: BUZTIN TAILERRA

14:00-16:00 eskolako haurrekin

17:00-19:00 JUBILATUEN ELKARTEAN

Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko.

Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere.

Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara.

 

MAITZAK 10 eguaztena: ORTU ETA BASO BIOANITZEN ONURAK

19:00 Sastiñan

Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik aurkezpen-tertulia

 

MAIATZAK 11 eguena: ALTZA PORRU

18:00 Sastiñan

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe "Joxevisky" eta "Mattin" Martiarenaren eskutik KomikHitzaldia.

Jakobak ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortuko ditu bere irudiak Joxeviskyk eta Mattinek bat-batean eta publikoaren bistan. 0-100 urte bitarteko adina dutenentzat oso gomendagarria, umorerako eta zirikarako tartea eta herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituzte.

 

MAIATZAK 13 zapatua: LORABARRI AZOKA

11:00-14:00 Bixente Goikoetxea plazan

Aramaioko eta Bizkaiko ekoizleak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak