Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Goikoetxearen obra liturgikoen aukeraketa bat berreskuratu eta interpretatuko du haren heriotzaren mendeurrenean. Jose Ramon Encinarren zuzendaritzapean eta Gasteizko Abesbatzarekin batera (espresuki ekimen honetarako sortua izan dena). Arabar abesbatzetako, hots, Araba Abesbatzako, Suessatio Taldeko, Samaniego abesbatzako eta Luis Aramburu Udal Musika Eskolako Abesbatzako 70 kidek osatzen dute.
Kontzertu honek Arabako Foru Aldundiaren babesa du eta emanaldi honek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 16/17 Abonu Denboraldiko 7.en programa irekiko du. Gasteizko kontzertu honez gain, programa hau beste hainbat kontzertuk osatuko dute; hala nola, apirilaren 25ean Iruñean, 26an Bilbon zein 27 eta 28an Donostian eskainiko direnak, hain zuzen.
Gernikarako opera bat
Bizente Goikoetxea omendu ostean, Francisco Escuderoren 'Gernika' aktodun operaren eszenen aukeraketa ere bat izango da entzungai Printzipal Antzokian. Izan ere, Bizkaiko udalerriaren bonbardaketaren 80.urteurrena bete baita.