goiena.eus

Ibarrako saihesbide gaineko iturria berreskuratzeko auzolana, bihar

  Gizartea  Aramaio

Ibarrako saihesbide gainean zegoen iturria desagertu egin da. Oso preziatua zen eta horregatik auzolanean ahalegin berezia egin da berriz ere antzematea egiteko eta iturria behar den bezala egokitzeko. Antzematea egina dago eta horregatik orain iturria muntatzea izango da egin beharreko lana.

Ibarrako saihesbide gaineko iturria berreskuratzeko auzolana, bihar
Saihesbide gaineko iturria muntatuko dute bihar, auzolanean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Horretarako, bihar, eguena, 10:00etan hasiko dituzte lanak, esan moduan, auzolanean. Beraz, nahi izanez gero, herritar guztiak gonbidatuta daude lanok egitera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa