goiena.eus

Gorbeialdeko Kuadrilako hainbat ikasle Aramaion izan dira

  Hezkuntza  Aramaio

Urtean behin egiten den topaketa izaten da, herriz herri aldatzen joaten dena. Aurtengoan, Aramaion batu dira Gorbeialdeko Kuadrilako sei udalerrietako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 250 ikasle inguru. Hainbat ekintza egingo dituzte egun guztian zehar.

Bailara osatzen duten sei udalerrietako –Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia– 250 ikasle inguru batu dira gaur Aramaion. Juncal Garai San Martin eskolako ikasketa buruak adierazi duenez, urtero egiten dute topaketa hau Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, harremanak egin eta sendotzeko helburuarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa