goiena.eus

Kintelena denda berriro zabalik, hilabete batzuk itxita egon ostean

  Ekonomia  Aramaio

Urtarriletik itxita egon da eta orain Arbel kooperatibak hartu du herriko dendaren ardura. Aurrerantzean, beraz, aramaioarrek herrian bertan egin ahal izango dituzte ohiko erosketak. "Edozer gauza erosteko Arrasateraino joan behar izatea ez da erosoa. Alde ederra dago herrian bertan erosi ahal izatea", dio herritar batek.

Kintelena denda berriro zabalik, hilabete batzuk itxita egon ostean
Gaur, eguena, ireki dute Kintelena denda. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ordutegiari dagokionez, astelehenetik egubakoitzera 9:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita, eta zapatuetan goizez bakarrik, 9:00etatik 13:00etara. Domeketan, berriz, itxita egongo da. Irekiera ofiziala gaur izan da, 11:00etan.

Esan moduan, orotariko produktuak egongo dira salgai aurrerantzean Kintelena dendan, eta aramaioarrek ez dute herritik mugitu behar izango ohiko erosketak egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa