Oihane Pereak lortu du txapela; aramaioarrak, hirugarren eta laugarren

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko apirilaren 1a

Argazkia: Iñaki Tena

Manex Agirre eta Xabi Igoa aramaioarrak hirugarren eta laugarren sailkatu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Buruz burukoan, Pereak puntu bakarraren aldeari esker irabazi dio Asier Otamendiari.

Manex Agirre aramaioarrak ezin izan du txapela berriro jantzi Gasteizeko Principal antzokian izan den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Oraingoan, garaipena, Oihane Pereak (591,5) eskuratu du, puntu bakarreko aldearekin Asier Otamendia (590,5) gainditu ostean.

Gainera, Xabi Igoa aramaioarrak laugarren postua eskuratu du.

Horrela gelditu da sailkapena:

1- Oihane Perea (591,5 puntu)

2- Asier Otamendia (590,5 puntu)

3- Manex Agirre (390 puntu)

4- Xabi Igoa (384,5 puntu)

5- Iñaki Viñaspre (380,5 puntu)

6- Serapio Lopez (372 puntu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak