Flamenkoaren erritmora ere, tipi-tapa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 1a, 10:27

Aurten nobedade moduan, herriko flamenko dantzariek ere hartu dute parte Korrika Jaialdian.

Aurten Korrika ez da Aramaiotik pasatuko baina argi dago aramaioarrek oso modu berezian bizi dutela euskararen aldeko lasterketa. Atzo Korrika Jaialdia egin zuten kiroldegian, herri osoaren babesarekin eta inplikazioarekin. Kiroldegiko harmailak lepo bete ziren.

Alaia, Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak, trikitilariak, dantzariak, zuzeneko musika... Aipatu beharra dago aurten berrikuntza moduan herriko flamenko dantzarien taldeak hartu zuela parte jaialdian; Aramaion bizi den flamenko irakasle batek klaseak ematen ditu eta taldetxoa sortu da.

Agirre eta Igoa, final handiaren aurretik

Denetarik izan zen atzoko jaialdian. Eta Aramaio izanda, nola ez, ez zen bertsorik falta izan; gaur, apirilak 1, Arabako Bertsolari Txapelketako finalean parte hartuko dute Manex Agirre eta Xabi Igoa igo ziren oholtzara.

Bi dokumental domekan

Korrikaren bueltan antolatutako ekitaldiekin jarraituz, bihar, apirilak 2, Korrikaren dokumentala ikusi ahalko da Kultura etxean, 18:30ean. Ondoren, 19:00ak aldera, Jon Maiaren Gutik Zura dokumentala ere ikusi ahalko da.

Erlazionatuak

Aramaioko Korrika Jaialdia argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 api 01 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak