"Zuen laguntza behar dut! Abestiak gustatuz gero, martxoaren 28ra arte bozka dezakezue, eta horrela niri, pauso bat aurrera egiten lagundu!", zuzendu zaie herritarrei Asurmendi.
Londresen bizi da aramaioarra, duela lau urtetatik, eta kantu irakaslea izateaz gain, hainbat musika egitasmoetako partaide da orain. Urtarrilean bisitan etorri zenean, lehiaketara aurkeztea erabaki zuen. "Etxekoak bisitatu eta irratian lehiaketaren iragarkia entzun nuenean, pentsatu nuen familiakoei, lagunei, gertukoei eta, zergatik ez, Euskal Herri osoari, Londresen musikaz ikasitakoa eta izandako bizipenak islatzen dituzten abestiak erakustea nahi nuela", azaldu du.
Bisitan datorren bakoitzean bere musika ibilbideari buruz jakin mina erakusten duten horientzat lehiaketan parte hartzea nahi izan du Asurmendik. Horrez gain, "nire herrialdean nire musika jendearengana iristea eta zabaltzea ezer baino gehiago" nahiko lukeela aitortu du. "Nork daki, agian egunen baten nire musika ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaket! Gaztea irratiaren webgunean entzungai daude jada nire hiru kantak; orain itxarotea geratzen da", dio.
Esan moduan, bost talde edo bakarlari lehiatuko dira apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokiak hartuko duen final handian.
Lotura honetan eman dezakezue bozka: http://www.eitb.eus/eu/gaztea/maketa-lehiaketa/osoa/4716868/maketa-lehiaketa-2017-gaztean--nola-eman-botoa/