Bosgarren finalaurrekoa Xabi Igoarendako

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 11a, 20:58

Xabi Igoa, Laudioko saioan. Argazkia: Iñaki Tena.

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa –bosgarrena guztira– jokatu da gaur Laudion eta Xabi Igoa izan da nagusi 243 punturekin. Paula Amilburu, ostera, hirugarrena izan da 234 punturekin.

Ander Solozabal (Gasteiz), Asier Rubio (Luiaondo), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Rikardo Gz. de Durana (Oreitia) eta Paula Amilburu eta Xabi Igoa aramaioarrak izan dira nor baino nor gehiago oholtza gainean. Hamalau bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek, horien artean bost bertso bakarkako lana, kartzela formatuan eta puntu gehien eskuratu ditu Igoak. Hain zuzen lehenengo itzulian egindako lan ona "errematatu" egin du oraingo saioan, hark gura zuen moduan.

Oraingoz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien lortu dituztenak, eta datorren zapatuan seigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da Aramaion. Orduan jakingo da zeintzuk diren sei finalistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak