Legutioko saiora aurtengo final preziaturako txartelaren bila

Xabi Gorostidi 2017ko mar. 2a, 15:59

Finaulaurretako azken kantaldia egingo dute zapatuan Peru Abarrategik, Iker Agirrek eta Manex Agirrek. Aurtengo Txapelketako aramu sareari lotuta jarraitzen saiatuko dira, baina horretarako lan txukuna egin beharko dute.

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa fase finaleko bigarren itzulian murgilduko da, eta azken hiru finalaurretako puntuazioek erabakiko dute aurtengo armiarman zein sei bertsolarik iraungo duten bukaeraraino. Lehen itzuliko sailkapenari begiratuz gero Xabi Igoak (lehen) eta Manex Agirrek (seigarren) finalista bezala errepikatuko lukete, baina oraindik ez dago ezer erabakita.

Fase berriko lehen geltokia Legutio izango da eta bertan abestuko dute Manex Agirre, Peru Abarrategi eta Iker Agirre aramaioarrek.

Peru Abarrategik ez du bere burua finalean ikusten, baina saio itxuroso bat eginda aukerak izan ditzakeela uste du. Iker Agirreren kasuan, aurreko finalaurrekoan emandako maila errepikatzearekin pozik geratu zela azaldu du. Manex Agirrek aitortu du ez dela egoerarik erosoenean heltzen. "Atzetik datozenek ondo eginez gero, edozein akatsekin kanpoan geratzeko arriskua izan dezaket".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak