Tellamendiko gurutzea berriz jarri zutela gogoratzeko irteera

Xabi Gorostidi 2017ko mar. 2a, 15:26

Domekan 40 urte beteko gurutzea berriz altxa zenetik. 1977ko urtarrilaren 1ean gurutzea bota arren, handik hiru hilabetera berriz jarri zutela ekarriko dute gogora, eta horrez gain Sabin Aranburu garaiko protagonisten testigantzak jasotzen ari da, gertatukoa dokumentatzeko. 

Domekan 40 urte beteko dira Tellamendiko gurutzea berriz altxatu zutela. 1977ko urtarrilaren 1ean lehergailu bidez eraitsi zuen Guardia Zibilak, ikurrina berriz jarriz gero, gurutzea botako zutenaren mehatxua betez. Haserrea eta amorrua Aramaion osoan hedatu ziren, baina horiek onerako baliatuz, hiru hilabeteko epean berriz jarri zuten.

Balentria gogoratuz

Aramaioko Udaletik adierazi dutenez, urteak daramatzate gertakari  hura gogoratzeko, eta belaunaldi berriei duela 40 urte gertatukoa irakasteko zerbait egiteko nahian.
Horretarako urtarrilean batzorde ireki bat eratu zuten, kutsu politikorik gabekoa. Bi batzar egin ondoren, domeka honetarako Tellamendira irteera antolatu dute.

10:00etan abiatuko dira plazatik, eta 11:30ean ekitaldia egingo dute gurutzean. Ikurrina jarriko dute, ondoren bertsolariek kopla batzuk eskainiko dituzte, eta amaitzeko 1977. urtean Sabin Salaberrik gertatutakoa gogoratzeko konposatutako Belamendiko gurutzea kanta abestuko dute. Alaiak Elkarteko kantu tailerrekoek gogotsu prestatu duten kantua da, eta zapatuan Tellamendin izango dira ozen abesteko asmoz.

Gertatutako dokumentatzen

Duela 40 urteko gertatutakoa dokumentatzeko aldizkari antzeko bat prestatzen ari da Sabin Aranburu. "Historia ikasten nabil, eta garaiko protagonisten testigantzak jasotzeko enkargua pasa zidaten, ondoren aldizkari formatuan kaleratzeko. Herriko gazteei gertatukoa azaltzeko modu aproposa izan daiteke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak