goiena.eus

'Bozioak eta tiroideak' prebentzio saioa martitzenean

 Aramaio

Alaiak Jubilatuen Elkarteak, Aramaioko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako mintzaldia izango da. Fernando Gomez-Busto medikua izango da prebentzio saioa eskainiko duena.

Geriatria esparru barruan, psikiatrian eta elikadura osasungarrian aditua da Gomez-Busto. Iraganean zahartzarora ahalik eta osasuntsuen heltzeko hitzaldiak eman izan ditu eta aholku interesgarriak emango ditu martitzeneko saioan. Hitzordua, 18:30ean Kultura Etxean.
Saioa bukatzean sari berezi baten zozketa egingo dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa