Estreinaldi "hunkigarria eta borobila" egin du Doke taldeak

Mireia Bikuña 2016ko mai. 8a, 13:35

Josemari Velez de Mendizabalek idatzi eta Vene Herrerok zuzendutako antzezlana ikusteko lepo beten zen Aramaioko kultura etxea. Ikusleek negar eta barre egin zuten Aingeru ala kurriloi? lana ikusten.

XX. mendi  erdi aldera kokatzen da Doke taldearen azken lana. Hiru ahizparen istorioak kontatzen dituzte. Zaharrenak, gurasoen etxetik alde egin zuen haurdun geratu zenean. Beste biak ezkongabeak dira eta elkarrekin bizi dira. Halako batean, ahizpa zaharrenaren alaba agertzen da etxean, ama hil zaionaren ustetan. Istorioa erabat korapilatuko da orduan.

Mariasun Pagoagak, Arantza Ezkurrak, Maider Altzelaik eta Dorita Murgiak lan ederra egiten dute. "Sentsazio onekin igo gara oholtzara, eta, sentsazio onekin jaitsi gara. Ikusleek asko gozatu dute antzezlanaz. Aretoa beteta eta gu oso pozik", esan du Pagoagak.

Hurrengo emanaldia Aretxabaletan egingo dute, maiatzaren 13an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak